Kultura Ondarea Generoaren arabera Interpretatzeko Nazioarteko I. Foroa

por | Feb 23, 2021 | Albisteak | 0 Comentarios

Women ‘s Legacy Europe proiektuaren jatorria 2018an ospatutako Ondarearen Europako Jardunaldien kanpainan dago: Ondarea, Emakumeen emaria. Ekimenak izandako arrakastaren ondorioz, arloan sakon lan egiten jarraitzea erabaki genuen. Europako beste herrialde batzuekin aliantzan estrategia eta ekintza-ildo berriak garatzea eta proiektuak plataforma komun batean trukatu eta ikusaraztea proposatu ginen. Eta lan-ildo hori ikusarazteko, Ondarea Generoaren arabera Interpretatzeko Nazioarteko I. Foroa egin dugu.

Web formatuan egindako topaketa hiru gai-multzotan egituratu da: Women’s Storytelling, Emakume izenarekin eta Memoria femeninoak.

Lehenengoak Ondarearen Europako Jardunaldiaren Programaren barruan emakumeon kultur ondarea hizpide izan duen esperientzia guztiak batu ditu.  Erakunde publiko eta pribatuek, elkarte zibilek eta boluntarioek egindako hainbat ekimen aurkeztu dira (Euskal Autonomia Erkidegoan, Ingalaterran eta Île-de-Francen egindakoak).

Bigarrenak Italian, Eslovenian eta Euskal Herrian garatzen ari direnzeharkako proiektuak erakutsi ditu, beren garrantzi historiko, artistiko, politiko eta abarrengatik nabarmentzen diren emakumeen profiletatik abiatuta.

Hirugarren eta azken atalak askotariko esperientziak jorratu ditu; esperientzia horien izendatzaile komunak emakumeen kultura-ondarearen hezkuntza, prestakuntza eta sozializazioa dira. Bizkaiko, Nafarroako eta Valentziako kultura-ekipamenduek egiten dituzte, eta guztiek partekatzen dute genero-ikuspegia funtsezko eginkizuna duten programak ardatz izatea.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *