Emakumeak ere kultur ondaretik ahalduntzea

by | Urr 28, 2024 | Artikuluak | 0 comments

Joc de Dames proiektua dibulgazio historikoko ekimen bat da, kultur ondarearen interpretazioan genero ikuspegia modu sistematikoan txertatzea bilatzen duena.

Women’s Legacy–Emakumeen Emaria ekimenaren parte da, eta kultur ondarearen interpretazioan genero ikuspegia txertatzeko Europako plataforma izatea du helburu. Sustatzaileetako bi Ainara Martínez Matía, arte historialaria, eta Aintzane Eguilior Mancisidor dira, Bizkaiko Foru Aldundiko kultur ondarearen zabalkunde programen arduraduna. Aldunditik, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen dituzte eta 2018an Bizkaiko kultur ondarean emakumeen ondareari eskaini zioten. Honek aukera eman zien, Eguiliorrek azaldu bezala, “emakumeak ikusarazteko eta, aldi berean, emakumeek egiten zituzten eta baloratuak izan ez diren lanbide asko ere agerian uzteko”. Hortik aurrera proiektua bultzatzeko erabakia hartu zuten, Martínez-ek dioen bezala, “Europan genero ikuspegia lantzeko oso ekimen interesgarriak zeudela konturatzean”.

Martínez-ek aitortzen du Joc de Dames bezalako ekimenak “inspirazio” direla. “Dena du. Lurraldean oso inplikatuta dagoen tokiko ekimen bat da, ondare sendotu bati egiten dio erreferentzia. Eta kontatzeko ezer gehiago ez zegoela zirudienean, kontzientziak astintzera eta, gutxienez, historiaren erdia kontatzeko falta zela salatzera etorri dira”.

Informazio gehiago

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *