Proiektua egiteko, udalerriko bost gazteren taldea sortu zen, eta horren xedea Santurtziko historia transmititzea izan zen. Garaturiko jardueretako bat Itzaleko argiak / Luces en la sombra izan zen, kontaketa historikoari beste esanahi bat emateko, hain zuzen ere emakumeek Santurtziko historian izan duten garrantzia azaleratzeko, betiere hurbileko lekukotasun errealak abiapuntu hartuta. Proposamen zehatzak:
- Ikerketaren oinarrizko eginkizuna azpimarratzen du. Kontua ez da gertatu ez zen zerbait kontatzea, baizik eta emakumeek historian zehar eginiko lana ahanzturatik ateratzea, ikuspegi arketipokoetara mugatu barik (sardina-saltzaileak, adibidez).
- Berdintasunezko presentziatik lantzea tokiko arloetan. Emakumeen presentzia bermatu behar da bai ikerketa-taldeetan, bai elkarrizketa- turiko pertsonengan, memoria erreskatatzeko. Izan ere, esperientziari esker egiaztatu ahal izan da, oro har, emakumeek gauza gehiago gogoratzen dituztela gizonek baino, jabetuago daude memoria gorde beharraz.
- Funtsezkoa da proiektua parte hartzeko metodologiatik bideratzea. Kasu honetan, ezinbestekoa izan zen partaideen inplikazioa Enplegu- rako Tokiko Planean.
- Administrazioak ahaleginak egin behar ditu ekintza horien jarraipena bermatzeko, ez daitezela gertaera bakanak izan.
Carlos Glaria Santurtziko Udaleko kultura teknikaria
0 comentarios