Bilboko hiru ibilbideak azaldu zituen, hiru urtez jarraian eginikoak (2016- 2017-2018), non hiribilduaren historiako 718 urteetan emakumeek izan- dako lanbideak eta lanak erreskatatzen diren, baita egungo Bilbo erai- kitzeko ekarpenak egin ere. Bere mintzaldian, hiribilduko toki historiko desberdinetatik eginiko hiru interpretazio ibilbide dira, ondare materiala eta ez-materiala uztartuta.
Bere helburuen artean, emakumeen kultura oinordetza, haien lanbideak, zereginak, esperientziak, pentsaerak, iritziak, etab. identifikatu, erreskatatu eta babestu beharra nabarmendu zuen, historia berriz interpretatuta, azken finean historiaren maskulinizazioa desegiteko eta emakumeak eta haien ekarpenak ez ikusteko eta ez onartzeko joera desagerrarazteko.
Ikerketak egiteko dauden zenbait eragozpen azpimarratu ditu hala nola iturririk eza, emakumeei buruzko datu objektiborik eza, gizonen izenen atzean ezkutatzea (urliaren alarguna, alaba, emaztea…), datuei buruzko inter- pretazio matxistak, gizonek jarduera horietan parte-hartze txikia izatea…
Proposamen zehatzak:
- Berdintasun politikek eta berdintasunezko jarduketek zeharkakoak izan behar dute herri administrazioaren jarduera ororekiko, ez dira soilik berdintasun sailetatik egin behar.
- Jardueraren helburua justizia soziala da, hots, emakumeek arlo guztietan eginiko ekarpen materialak eta sinbolikoak nabarmentzea eta balioestea. Haien lorpenak aldarrikatu eta genero estereotipoak desagerraraztea.
- raganeko eta oraingo gizarteetako gizarte-kulturako harremanei buruzko analisi kritikoa egin beharra dago. Botere harremanak, mendekotasun posizioak, eragozpenak (araudietan, gizartean), etab. aztertu behar dira. Edozein esperientziatan izaten diren erlazioen zatia.
- Emakumeentzako «epika» sortzea. Erreferentzia ereduak.
Natalia Rández Bilboko Udaleko berdintasun teknikaria
0 comentarios