Zein ekarpen egin die emakumeek kultur ondareari? Ohartu al gara emakumeek gure kultura sortzen eta transmititzen eta horren mezenasgoan izan zuten zereginaz? Ikastaro honen eskutik, emari horri buruz gogoeta eginarazi nahi dugu, emakumeen ondarearen gainean aldez aurretik pentsatutako ideiak gainditzeko asmoz. Kultur ondareak ez lukeelako iraganaren kontaera aldaezina transmititu beharko, gaur egungo arazoekin konprometitutako kontakizuna baizik, hots, lehenaldia modu kritikoan berraztertzeko prest dagoena. Gure ustez, gure ondarea genero-ikuspegitik interpreta daiteke eta, horretarako, orain arte gai horretaz genekiela uste genuen guztia berriz aztertzen hasi beharko genuke eta benetan jarrera aldaraziko duen diskurtso desberdin eta iraunkorra txertatu.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, nazioarteko irakasleak izango ditu eta Bilbon egingo da 2021eko azarotik 2022ko otsailera bitartean.
Kultur ondarearen profesionalak dira ikastaroaren jasotzaile, zentzu zabalean: administrazioan, ikastetxeetan, museoetan eta kultur ekipamenduetan diharduten horiek, eta inklusioa, irisgarritasuna eta berdintasuna bultzatzeko gaitasunen eskutik beren prestakuntza biribildu nahi dutenak.
Gure irakasleak, jardunbide ugaria eta egiaztatua dutenak, sinetsita daude kultur ondareak pentsaera aldatzeko eta gizartean eragin ona izateko gaitasuna baduela. Izan ere, haien gogo biziari eta konpromisoari esker, ikastaro hau sortu da, genero-ikuspegiaren gainean berariaz prestatzeko eta hori kultur ondarean aplikatzeko; hau da, interpretatzeko modu berria jorratzeko, eta horrek, egitura patriarkalen eta ikuskera androzentrikoen jarraitzaile izan beharrean, emakumeentzat nahiz gizonentzat bidezkoagoa den gizarte baten berezko balioak transmititzen ditu.
https://www.uik.eus/es/patrimonio-cultural-y-perspectiva-de-genero
0 comentarios