Foru erakundeak Women اs Legacy-Emakumeen Emaria ekimena jarri du abian Europa mailan, kultura-ondarearen interpretazioa genero-ikuspegitik bultzatzeko. Programa iaz hasi zen, eta hainbat ekintzek osatzen dute. Ekintza horiek modu integralean jorratzen dituzte egungo egoeraren azterketa, prestakuntza-jarduerak abian jartzea eta Europan ekintzak egiteko aukera. Women’s Legacy proiektuaren esparruan, hainbat ekintza egiten ari dira, besteak beste: Europako kultura-ondarea eta generoa foroa eta Liburu Zuria. Liburu Zuria Europako hainbat herrialdetako (Ingalaterra, Frantzia, Italia eta Eslovenia) kolektiboekin lankidetzan egindako lanaren emaitza da. Hurrengo mugarria Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean egingo den ikastaro bat izango da, azaroaren 22an hasi eta otsailean bukatuko dena. Emango den prestakuntzaren aintzatespen akademikoa 10 unibertsitate-kreditutan baloratzen da. Women’s Legacy proiektuari buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke: www.womenslegacy.eu
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura-ondarearen interpretazioa genero-ikuspegitik bultzatzeko Europa mailako ekimen bat jarri du abian Women’s Legacy-Emakumeen Emaria izenekoa. Programa iaz hasi zen, eta hainbat ekintzek osatzen dute. Ekintza horiek modu integralean jorratzen dituzte egungo egoeraren azterketa, prestakuntza-jarduerak abian jartzea eta Europan ekintzak egiteko aukera.
Bizkaian gauzatutako ekimenen artean, kultura-ondarea eta genero-ikuspegia interpretatzeko lehen Liburu Zuria dago. Foru-erakundeak, gainera, gai horri buruzko lehen unibertsitate-ikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. 2021eko azarotik 2022ko otsailera bitartean izango den ikastaroa emango dutenen artean nazioarteko irakasleak izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako programa berritzaile honen barruan Europako lehen foroa gidatu eta koordinatu zuen Aldundiak, emakumeek kultura-ondarean duten eginkizuna ikusarazteko. Online egindako topaketa izan zen, urtarrilean Ingalaterra, Frantzia, Eslovenia eta Italiako hainbat erakundetako ordezkariak batu zituena.
Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Women ‘s Legacy-Emakumeen Emaria proiektuaren barruan abian jarritako ekimenak aurkeztu ditu gaur. Ekimen horien artean, kultura-ondarea eta genero-ikuspegia interpretatzeko lehen Liburu Zuria nabarmentzen da. Proiektu hori, aldi berean, Ondarearen Europako Jardunaldietatik sortu zen, eta Bizkaia erreferente bihurtu da programa horretan. 2018ko edizioan, Bizkaiak arreta jarri zuen emakumeek kultura-ondareari egindako ekarpenetan. Jardunaldi horiek inflexio-puntu bat izan ziren Aldundiarentzat ondarera hurbiltzeko moduan, eta proiektu horren Europa mailako garapena bultzatu zuten. Proiektu horrek pandemiaren oztopoak gainditu ditu, eta profesionaltasunez eta gogotsu jarraitu du aurrera. Horri esker, jardunbide egoki gisa hautatu dute Europako Batzordeko aditu-taldeak egindako Genero-berdintasunerantz kultura- eta sormen-sektoreetan izeneko azken txostenean (2021).
Lorea Bilbao Ibarra diputatuak azaldu duenez, ibilbide luzeko proiektua da, etorkizunari begira dagoena, eta, azken batean, helburua da genero-ikuspegiak Europako kultura-politikak barneratzea. Liburu zuri hau egitea garrantzitsutzat jotzen dugu; izan ere, horren bidez, emakumeek kultura-ondareari egiten dizkioten ekarpenak ikusarazteko beharrezkoak diren estrategiak diseinatu nahi dira, eta ondarea interpretatzeko tresna berriak sortzeko oinarriak ezarri nahi ditugu, genero-ikuspegia txertatuz. Zalantzarik gabe, beste urrats bat da berdintasuna lortzeko bidean.
Women’s Legacy sarea osatzen duten Europako bost herrialde eta eskualdetan (Bizkaia, Eslovenia, Frantzia, Ingalaterra, Italia eta Valentzia) garatutako esperientzietatik abiatuta, liburu zuriak ondarea genero-ikuspegitik kudeatzeko programa guztiek barne hartu behar dituzten lehentasunezko lau ardatzak aipatzen ditu: ikerketa, profesionalizazioa, hezkuntza eta interpretazioa/komunikazioa.
Liburu zuriaren aurkezpenean, gainera, bideo baten bidez, Europako erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, eta horrelako dokumentuen garrantzia azaldu dute. Asya Salnikova Europako Kontseiluko EHD (European Heritage Days) programako zuzendariak adierazi duenez, argitalpen honen balio erantsia ondarea genero-terminoetan interpretatzeko jardunbide egokien adibide inspiratzaileak aurkeztea da. «Espero dugu Liburu Zuriak eta proiektu honek, oro har, emakumeen kultura-ondarea Europa osoan sustatzeko balioko dutela.» Bestalde, Emmanuelle Cordoliani HF « Le de Franceko » administrazio Kontseiluko kideak azaldu duenez, «azterketa feministek alor horretan dauden distortsio guztiak baino ozenago eta argiago hitz egin dezaten, tresnak behar ditugu. Eta Liburu Zuri honek elkarrizketarako, eztabaidarako eta aurkezpenetarako orduak laburbildu ditu, eta ordu horietan ez da ezer txikitzat edo sakonegitzat hartu hura baztertzeko. Women ‘s Legacyk Europa osotik etorritako adituekin osatutako mahai birtual handi bat batu du.»
Ondarea modu inklusiboan kudeatzeko oinarrizko eskuliburua
Dokumentuaren orrialdeetan gaur egungo eztabaidaren parte diren oinarrizko gaiak eta gogoetak jasotzen dira. Horrela, dokumentuaren hasierako orrialdeek ondarearen kontzeptuari buruzko hausnarketak batzen dituzte, baita planteamendu tradizionaletatik ikuspegi inklusiboagoetara izandako bilakaerari buruzkoak ere.
Liburu Zuria lau kapitulu edo bloketan antolatzen da, dokumentua egiteko erabilitako metodologiatik, oinarrizko terminoen definiziotik, generoaren araberako interpretazioari heltzen zaionean egin ohi diren akatsetatik eta ardatz estrategikoetatik eta lehentasunezko arloetatik hasita: ikerketa, profesionalizazioaren garrantzia, hezkuntza eta komunikazioa.
Dokumentuak eranskin bat du, eta museoetan, administrazioak, izaera zibileko erakunde eta kolektiboek, gizarte-aktibismoarekin, boluntariotzarekin eta militantzia feministarekin lotutako elkarteek egindako komunikazio-kanpainetan edo antzeko ekimenetan egindako jardunbide egokien adibideak batzen ditu.
Europako ondare komunari emakumeen ekarpenak gaineratuko dizkion narratiba berri bat eraikitzeko asmoz, Women’s Legacy taldeak Kultura Ondareari eta Genero Ikuspegiari buruzko Liburu Zuri hau idatzi du, profesionalei laguntzeko tresna bat, kultura-ondarearen azterketari, balorazioari eta zabalkundeari ekiteko orduan egiten diren akats ohikoenak identifikatzen dituena eta ikerketaren, prestakuntzaren, hezkuntzaren eta interpretazioaren alorretan irtenbide zehatzak proposatzen dituena. Eta hori guztia Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko urtarrilean gidatu eta online koordinatu zuen Genero Klabeko Kultura Ondarearen Interpretaziorako Nazioarteko I. Foroan aurkeztutako esperientzietan oinarrituta.
Ekintza horiek eta beste batzuk direla eta, Europako Batzordeko Hezkuntza, Gazteria, Kirola eta Kulturarako Zuzendari Nagusiaren MME (Open Method Coordination) lan-talde adituak jardunbide egoki gisa hautatu du Women اs Legacy plataforma. Izan ere, « Towards gender equality in the cultural and creative sectors » (sektore kultural eta sortzaileetan genero-berdintasunerantz) txostenean jasotako lehena da, Frantzia, Letonia, Eslovakia, Zipre, Lituania, Portugal, Estonia edo Alemaniako beste ekimen batzuekin batera.
Kultura-ondarea genero-ikuspegitik interpretatzeari buruzko lehen unibertsitate-ikastaroa
Gaur goizean aurkeztutako Liburu Zuriaz gain, Lorea Bilbao diputatuak proiektu honen esparruan egingo diren ekintzen jarraipenari buruz ohartarazi du. Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, azaroaren 22an hasiko den prestakuntza-ikastaroa antolatu du. Lorea Bilbao Ibarrak adierazi duenez, helburua da prestakuntza-tresnak eskaini eta erraztea sektoreko profesionalei.
Ikastaroa Bizkaia Aretoan izango da, asteroko saioetan eta 2022ko azarotik otsailera bitarteko arratsaldeko ordutegian. Saioen kokapena eta banaketa xede-publikoarengan pentsatuta egin da; izan ere, sektoreko profesionalei zuzenduta dago bereziki, baina Giza Zientzietako lizentziatura duten pertsonak eta hirugarren zikloko ikasleak ere sar daitezke.
Emango den prestakuntzaren aintzatespen akademikoa 10 unibertsitate-kreditutan baloratzen da. Informazio osoa, matrikula-prozesua barne, UIK-Udako Ikastaroen plataforman eskura daiteke.
0 comentarios