Wikiemakumeok. (Wikiwomen)

por | Ene 4, 2021 | Albisteak | 0 Comentarios

Wikiemakumeok proiektuaren abiapuntua munduko ekimen bat da, “Women in red” deritzona: Wikipedian sarrerak dituzten emakumeen presentzia txikia salatzen du. Orain gorriz agertzen diren emakumeei buruzko esteka guztiak (hots, Wikipedian beren sarrera ez dutenak) esteka urdinak izatea da xedea, beren edukia barne.
Hortik hasita, emakume wikipedisten hainbat taldek bat egin zuten Wiki- pedian generoaren aldetik dagoen alde digitala txikitzeko asmoarekin, emakumeei buruzko erreferentziak ezarrita, beren sarrera “urdina” izan dezaten, baina emakume editoreen kopurua handitzeko helburu argiarekin ere bai. Wikiemakumeok, beraz, Wikipedian erreferentzia duten emaku- meen presentzia handitzeko sortu da, emakume editoreen ekintza bul- tzatzeko Wikin eta, gainera, generoaren perspektiba duten eduki gehia- go sustatzeko, oraindik oso urriak baitira.

Hona hemen proiektuaren helburuak: edizio gakoak hedatzea, halako moldez non emakumeei buruzko sarrerak Wikipedian sartuko baitira; erreferentziako emakumeak aurkitzea, haien jarduera (zientifikoa, artis- tikoa, kulturala, kirolekoa, soziala…), haien ibilbidea, haien lanak; emaku- me horiek ikusaraztea Wikipedian biografia sortuz, erreferentziekin osa- tuta edota beste hizkuntza batzuetatik edo batzuetara itzulita; emakume editoreen kopurua handitzea Wikipedian, eta emakumeei buruz eta gene- roaren perspektibarekin editatzen dituzten pertsonen kopurua handitzea Wikipedian. Emakumeok, gaur egun, editoreen %15 baizik ez gara Wikipe- dian, eta horrek zuzeneko eragina du argitaraturiko edukietan. Sexu be- reizketarekin helarazten da orain ere jakintza, eta horren ondorioz, histo- ria androzentrikoa kontatzen da eta, beraz, osatu gabea.

Proposamenak:

  • Ekintza positiboak: haien espezialitateko gaiei buruzko edizioen lantegiak eta maratoiak sustatzea, arlo horretan genero perspektiba ezagutarazteko lagungarria izan dadin.
  • Edukiak eta irudiak creative commons lizentzia pean askatzea. Jakintza, sarritan, dagoeneko landuta eta bilduta dago web orrietan eta argitalpenetan. Beste urrats bat egitea da kontua, eta jakintza hori entziklopediara igotzea, jada sortuta dauden profilak hobetuz eta eguneratuz. Erreferentziak gehituz joan daitezke, generoaren perspektiba sartuta, edo bestela, ez daudenak sortuz eta detektatuz.

Hauexek lortu nahi dira horren bidez:

  • Emakumeei buruzko edukia identifikatzea eta sortzea, ez dagoena hain zuzen: hainbat arlotako emakume garrantzitsuen biografiak (zientzian, artean, kulturan, kirolean, gizartean…), haien ibilbidea eta lanak.
  • Emakume editoreen kopurua handitzea, erabiltzaileak izatetik sortzaileak direla aitortzera eta baimentzera.
  • Generoaren perspektiba duen edukia hobetzea, eguneratzea eta editatzea, emakumeek arlo horretan duten eginkizuna agerrarazita eta, nolanahi ere, hizkera inklusiboa erabilita.
  • Ikus-entzuneko eduki libreak sartzea, bestelako kultura eta jakintza motaren dokumentazioa errazteko, hain zuzen soilik akademian, erakundeen aitortzan edo hedabide konbentzionalak ikusaraztean oinarrituta ez dauden kultura eta jakintza.Gaur arte, 2015etik antolatu diren 37 saioetan, ehundik gora lagunek har- tu dute parte, eta Wikipedian emakumeen 260 biografia berri sartzea lortu da. Horien artean, artistak, kirolariak, nekazariak, ekintzaileak, raperoak, irakasleak, musikariak… daude.Goranzko proiektua da, eta zalantzarik gabe, lagungarria da emakumeek Wikipediaren eremuan duten presentzia handitzeko eta, beraz, gizarte bi- dezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzeko.

 

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *